Ballet

Jarduera hau pertsona guztientzat egokitzen da. Saio hauetan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretiko esperientziarik balletean.

Balletak, beste edozein dizplina baino, gorputzari eta buruari onura anitzak emateko ahalmena du. Teknika honetan buru-lana bizia eta etengabekoa lantzen da. Guztiz kontrolatutako mugimenduetan gorputzak eta adimenak parte hartzen dute. Buruko eta giharreko dinamikak batu egiten dira, arreta, koordinazioa, jarrera eta orekaren garapena eta hobekuntza lortuz.

Labur esanda, gure gorputz eta buruko ongizatean erabateko hobekuntza lortzen du.