Funtsean 3 eta 5 urte bitarteko ikasleentzako dantzan aplikaturiko psikomotrizitatean oinarritutako klaseak eta ikuspuntu ludikotik beti, dantzari goiztiarrak sortu nahi izan gabe, zeinek garapen betean aurkitzen diren umeen hezur-osaketa alda dezakeen.
Ariketa zakarra, indar askoko erabilera edo erresistentziarik ez luzatutako buruko kontzentraziorik ez da egokia adin hauetan. Bere kontzentrazio-boterea laburra da, baina belakiak bezalakoak dira eta berehala bereganatzen dute.
Hainbat jolas-motek eratzen dituzte klaseak, zeinetan txikienak, dibertituz eta konturatu gabe, musika-erritmoak bereizten edo gorputzeko zona zehatzak kontrolatzen ikasten ari dira, beste gauza batzuen artean. Joko bakoitzak helburu espezifikoa du: batzuetan, dantza-gaiak soilik lantzen dira, beste batzuetan ordea, bilatzen duguna, umeen autonomia, bere garapen pertsonala eta autoestimuaren handiagotzea da.
Bai nabarmendu behar duguna da, jolasekin landutako lanaren zati bat oso onuragarria dela umeen oin zapal eta balgoen arazoak hobetzeko, eta kasu batzuetan zuzentzeko ere.