Dantzari profesionala, dantza klasiko eta dantza garaikideko formakuntza jaso ditu Barzelonako Institut del Teatren eta Holandako Rotterdam Dance Academyan.
Elkarlanean aritu da eguneko nazioarteko koreografo nagusi hauekin: Jo Stromgren, Sharon Eyal eta Gai Behar, Danièle Desnoyers eta José Navas, Guy Weizman eta Roni Haver, Marcel Leemann, Ann Van den Broek, Sungyop Hong eta Koen Agustijnenen, besteen artean.
Rubenek bere ibilbidea modu organiko batez eraiki du Holanda, Alemania edo Ingalaterrako dantza konpainia ezberdinetan. Dantzari honek arte-korronte berezietan interesa handia izanik, eta aldi berean dantzaren eta mugimenduaren ikusmira propioa duenez gero, Donostiara bizitzera etortzea erabaki zuen, donostiarrekin bere proposamen artistikoa partekatzeko asmoz.
Bere dantza saioak gozamenean, mugimendu hutsean, banakotasunean, harremanetan eta pasioan oinarritzen dira. Bere lema hau da: “Dantza guztiona da, berdin zein den gure gorputza, gure adina edo gure sexua.”